Enpresetan proiektuak garatzeko finantziazioa lortu du Iraurgi Berritzenek

Uztarria.eus | Ekonomia | Artikulua
2018-01-02 13:18

Bailarako garapen agentziak Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztutako proiektu guztiak garatzeko finantziazioa lortu du. Jasoko duten diru laguntzaren bidez, lau proiektu garatuko dituzte urtean zehar.

Iraurgi Berritzen Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako Sustapen Ekonomiko eta Berrikuntzarako erakundeak aurkeztutako proiektu guztiak onartu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Beraz, Urola Erdiko enpresek beraien lehiakortasuna eta berrikuntza lanak sustatu ditzaten, proiektu berriak garatzeko finantziazioa lortu du garapen agentziak. Hain zuzen, 130.379 euroko diru laguntza jasoko du Iraurgi Berritzenek, eta, horren bidez, lau proiektu garatuko dituzte 2018an zehar.

Hornitu III proiektua izango da horietako bat. Horrn bidez, Urola Erdiko Enpresa Gunea garatuko dute. Enpresen elkarlanaren bidez, formakuntzarako sentsibilizazio eta prestakuntza egitasmoak jarriko dituzte abian; Ureldatuz II proiektuan, bailarako enpresetan antolakuntza eta kudeaketa ereduen eraldaketa sustatuko dute; Ur3dTzen II egitasmoan, berriz, jarduera berriak sortzeko bideak aztertuko dituzte, "lurraldeko balio kateak" kontuan hartuta. Hala, enpresen eraldaketan eta dibertsifikazioan lagunduko diete enpresei; Industria 4.0 Urola Erdian da urtean zehar martxan jarriko duten laugarren proiektua. Aldundiarekin elkarlanean, ETEen lehiakortasuna hobetzea du helburu proiektu horrek. Proiektu horiez gain, formakuntza arloan, diru laguntzen bitartekaritzan eta lan eskaintzen bestelako zerbitzuak eskaintzen jarraituko duela adierazi du elkarteak.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa