Mikel Orbea, ziklokrosean Euskadiko txapeldun

Uztarria.eus 2018ko urt. 2a, 11:14

Izarran (Araba) Euskadiko Ziklokros Txapelketa jokatu zuten joan zen larunbatean, eta Mikel Orbea txirrindulari azpeitiarrak nagusitu zen junior mailan. Atracciones Sanz-Epi kristaldegia taldeko txirrindulariak 43 minutu eta 49 segundo behar izan zituen proba amaitzeko, eta minutu eta erdiko aldea atera zion bigarren postuan amaitu zuenari.