Uztarria.eus-en 2017an gehien irakurri diren albisteak

Uztarria.eus | Uztarriaeus | Artikulua
2017-12-31 11:19

Gaur bukatuko den 2017. urteak albiste triste nahiz alaiak utzi ditu Azpeitian, eta horien guztien berri eman du Uztarria.eus-ek urte osoan zehar. Jai giroko albisteek nahiz gertaera ilunek piztu dute erabiltzaileen interesa; izan ere, horiek izan dira gehien irakurri direnak. Dena den, gehien irakurri den albistea, eta aldearekin, Loiola inguruan lasterka ibili zen zezen txikiaren bideoarena izan da.

Honako hauek dira, 2017ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean Uztarria.eus-en gehien irakurri diren artikuluak:

1.- Zezen txiki bat korrika ibili da espaloitik, Loiola inguruan

2.- Langile bat hil da istripuz Glual Energy enpresan

3.- Irudimen handiko mozorroak ikusi ahal izan dira bart gaueko festan

4.- Hilda aurkitu dute atzo arratsaldetik La Mongien desagertuta zegoen eskiatzaile azpeitiarra

5.- Azpeitiar gazte bat bi aldiz atxilotu dute Santurtzin, neska-lagunari eraso egitea egotzita

6.- BatZuk eta askoz gehiago

7.- Azpeitiko bizilagun bat hil da Astigarra Kit Line enpresan istripua izanda

8.- Ederki sufrituta, baina Mikel Larrañagak amaitu du apustua

9.- Urteetan atzera eginda, elegante jantzi da Azpeitia

10.- Argazki bilduma: 2017ko helduen danborrada (I)

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa