Erreskate taldeek gaur goizean hilda aurkitu dute atzo arratsaldetik Frantziako La Mongien (Pirinioak) desagertuta zegoen 24 urteko eskiatzaile azpeitiarra. Gaztearen lagunek atzo arratsaldean, 15:00ak aldean, galdu zuten haren arrastoa, eta larrialdi zerbitzuei deitu ostean, helikopteroz aritu zen erreskate taldea haren bila. Ilundu zuenean, 20:00ak aldean, baina, utzi egin zioten gaztea bilatzeari, eta gaur goizean ekin diete berriz ere bilaketa lanei.
EFE berri agentziak jakinarazi duenez, haitz batzuen kontra jo zuen azpeitiarrak, pistatik kanpo eskiatzen ari zela. Haitzen kontra hartutako kolpearen ondorioz zerbikalak hautsi zituen, Gendarmeek adierazi dutenez.
Udalak doluminak adierazi dizkie hildakoaren familiakoei eta lagunei.