Jendetza bildu zen atzo Gaztetxean, 'Hoi denk zirkue' ikuskizunean

Uztarria.eus 2017ko abe. 30a, 11:42

Atzo, abenduak 29, zirko bilakatu zen Azpeitiko Gaztetxea. Izan ere, ehunka lagun bertaratu ziren Hoi denk zirkue emanaldiaz gozatzera. Bigarrenez egin zuten emanaldia, eta saioan parte hartu zuten Euskal Herri osotik etorritako artistek: Ekain-Txou, Iagomago, Akroxka, Juanelo Panelo, Idoia eta Xanti Agirrezabala. Askotariko diziplinak ikusi ahal izan ziren oholtzan, hala nola pailazoak, akrobaziak, magia eta malabareak.

Hona hemen atzoko irudi batzuk (Argazkiak: Eneritz Arzallus):