Dozenaka lagun izan dira 'Kronos' eta 'Z U L O' film laburren emanaldian

Uztarria.eus 2017ko abe. 29a, 21:46

Film laburren hainbat emanaldi izan da gaur Soreasu antzokian. Arratsaldean, haurrei eta gaztetxoei zuzendutako Zinetxiki nazioarteko zinemaldian saritutako sei film labur eskaini dituzte. 19:30etik aurrera, berriz, Azpeitiko Erabaki Produkzioak ekoiztetxeak egindako Kronos eta Erika Olaizolak eta Amancay Gaztañagak zuzendutako Z U L O filmak ikusi ahal izan dituzte dozenaka lagunek. Gainera, antzokian bertan izan dira Erabaki Produkzioakeko Asier Sustaeta eta Netzer Bereziartua eta Z U L O filmaren zuzendari biak.