Xabi Solanok 'Inpernuko' ikuskizuna eskainiko du bihar Soreasu antzokian

Uztarria.eus | Kultura | Artikulua
2017-12-29 18:21

Trikigirok eta Kulturazek antolatu duten emanaldian musika, dantza, antzerkia eta irudiak uztartuko dituzte; izan ere, Solanorekin batera oholtzan izango dira musikari, aktore eta dantzari hainbat. Sarrerak Kulturazen webgunean eta Sanagustin kulturgunean eskura daitezke 12 euroren trukean.

Andoainen eskaini zuten emanaldiko irudia. (Gaizka Peñafiel)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Xabi Solano trikitilariak Inpernuko ikuskizuna taularatuko du bihar, zapatua, Soreasu antzokian, 19:00etan hasita. Trikigiro elkarteak eta Kulturaz kooperatibak antolatu duten emanaldian musika, dantza, antzerkia eta irudiak uztartuko dituzte; izan ere, Solanorekin batera oholtzan izango dira Arkaitz Miner gitarra-jotzailea, Kris Solano eta Zigor Lampre DZ musikari eta abeslariak, Txus Aranburu tekla-jotzailea, Haritz Beristain bateria-jotzailea, Mikel Laskurain eta Ana Elordi aktoreak nahiz Edu Muruamendiaraz eta Uxue Urruzola dantzariak. Miren Gojenolarena da ikuskizunaren gidoia.

Sarrerak salgai daude Kulturazen webgunean eta Sanagustin kulturgunean 12 euroren trukean. Bihar ere eskuratu ahal izango dira Soreasu antzokiko leihatilan.

Joan zen abenduaren 16an estreinatu zuten ikuskizuna Andoainen. Honako lotura honetan irakur daiteke Gaizka Peñafielek ikuskizunari buzu idatzitako iritzi artikulua.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa