Haurrentzako eta helduentzako zine emanaldiak izango dira gaur Soreasun

Uztarria.eus | Kultura | Artikulua
2017-12-29 11:54

Batetik, 16:30ean hasita, Zinetxiki haur eta gazteentzako nazioarteko zinemaldian saritutako sei film labur eskainiko dituzte. Bestetik, Kronos eta Z U L O lanak ikusi ahal izango dira, 19:30etik aurrera.

Haurrei eta helduei zuzendutako film laburrak emango dituzte gaur arratsaldean Soreasu antzokian. Zinetxiki haur eta gazteentzako nazioarteko zinemaldian saritutako sei film labur eskainiko dituzte 16:30etik aurrera, eta sarrera lau euro ordaindu beharko da.

Iluntzean, 19:30etik aurrera, Azpeitiko Erabaki Produkzioak ekoiztetxeak egindako Kronos eta Erika Olaizolak eta Amancay Gaztañagak zuzendutako Z U L O filmak ikusi ahal izango dira Soreasun. 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa