Urte Zahar gauean suziririk ez botatzeko eskatu du Udalak

Uztarria.eus 2017ko abe. 29a, 12:25

Erakundeak arduraz jokatzeko eskatu die herritarrei, eta esan du herritar bakoitzaren ardura dela petardoak-eta ez botatzea. Suziriak-eta botatzeko asmoa dutenei ere zuzendu da Udala, eta haiei jakinarazi die Ertzaintzaren baimena behar dela horiek jauritzeko

Urte bukaera iristear da, eta Urte Zahar gauean suziririk edo petardorik ez botatzea eskatu du Udalak. Erakundeak arduraz jokatzeko eskatu die herritarrei, eta esan du herritar bakoitzaren ardura dela horiek ez botatzea. Gainera, Udalak esan du herriko etxe ugari egurrezkoak direla, eta "edozein txinpartak oso egoera larria" sor dezakeela.

Suziriak-eta botatzeko asmoa dutenei ere zuzendu da Udala, eta haiei jakinarazi die Ertzaintzaren baimena behar dela horiek jauritzeko, Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailarena delako eskumena.