Iraurgi Saskibaloi Taldeak oroigarria jaso du kirol kazetarien Gipuzkoako Kirolari Onenaren ekitaldian

Uztarria.eus 2017ko abe. 28a, 13:34

Gipuzkoako Kirol Kazetarien Elkarteak urteko gipuzkoar kirolari onenaren saria banatu zuen atzo, Donostian. Kirol kazetarien iritziz, Bidasoa Irun taldeko jokalari Kauldi Odriozola zumaiarra izan da aurtengo Gipuzkoako kirolari onena. Baina hautagaien artean bazen Azpeitiko talde bat: Iraurgi Saskibaloi Taldea. Iraurgiko kide Jose Luis Zubizarreta eta Sammic ISB taldearen entrenatzaile Lolo Encinas izan ziren sari banaketa ekitaldian, eta oroigarria jaso zuten klubeko ordezkari horiek.