Urtarrileko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Bullyingaz hizketan, Izar Arregi psikologoarekin

Uztarria.eus | Uztarriaeus | Bideoa
2017-12-28 12:12

2018ko urtarrilaren hasieran banatuko du Uztarriak herri aldizkariaren hilabete horretako zenbakia. Bertan Izar Arregi psikologo azpeitiarrari bullyingaren inguruan egindako elkarrizketa kaleratuko du Uztarriak. Gaur egun, mahai gainean dagoen gaia da eskola jazarpena, eta gero eta gehiago lantzen da heziguneetan. Joan zen azaroan Bullyingaren mugak gainditzen jardunaldiak egin zituzten Azpeitian, UEUk eta Udalak elkarlanean antolatuta. Bertan, hainbat adituk hartu zuten hitza, eta horien artean izan zen Arregi. Psikologo azpeitiarra  zabal mintzatu da gaiaz Uztarriarekin. 

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa