Datozen asteburuetan irekita izango da Loiolako liburutegia

Uztarria.eus | Hezkuntza | Artikulua
2017-12-28 11:09

Abenduaren 30ean, urtarrilaren 6an, 7an, 13an eta 14an irekita izango da liburutegia, eta astegunetako ordutegia izango du; hau da, 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara zabalduko dute.

Loiolako Liburutegia zabalik izango da datozen asteburuetan, Udalak eta Loiolako Liburutegiko arduradunek azterketa garaian liburutegia irekitzeko akordioa erdietsi baitute aurten ere. Horrenbestez, abenduaren 30ean, urtarrilaren 6an, 7an, 13an eta 14an irekita izango da liburutegia, eta astegunetako ordutegia izango du; hau da, 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara zabalduko dute.

Liburutegiko ordezkariek gogorarazi dute ikasgelak ikasleentzat soilik izango direla zabalik. Horrenbestez, ikerketa egiteko eskaerak edo liburuen ingurukoak astelehenetik ostiralera egin beharko dira. Liburutegiko txartela beharko da hara sartzeko, eta sarreran zenbakia idatzi beharko dute bertaratzen direnek.

Leire Goenaga Hezkuntza zinegotziak azaldu duenez, "ikasle askok" du Loiolako liburutegira joateko ohitura. "Azterketa garaian asteburutan irekitzeko eskaera egiten dute, eta Udalak Santutegiak bezalaxe, zerbitzu hori eskaintzeko ahalegina egiten du".

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa