Presoen eskubideen aldeko manifestazioa egingo dute Urte Zahar iluntzean

Uztarria.eus 2017ko abe. 27a, 17:41

Azpeitiko Sarek antolatu du protesta, eta 18:30ean abiatuko da, igerileku aurretik.

Azpeitiko Sare dinamikak presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du Urte Zahar iluntzerako. 18:30ean hasiko da protesta, igerilekuaren aurretik abiatuta. Gainera, Azpeitiko Sarek hitzaldia antolatu du urtarrilaren 10erako. Hain zuzen ere, Enekoitz Esnaola kazetariak eta Anaiz Funosas Bake Bideaneko kideak Armagabetzearen ondoren presoak? solasaldia eskainiko dute Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita.