Zabaldu dute Gabonetako haur parkea

Uztarria.eus 2017ko abe. 27a, 12:19

Azken urteetako ohiturari segika, haurrentzako Gabonetako jolas parkea zabaldu zuen atzo, asteartea, Bertan merkatari elkarteak. Gaur, asteazkena, ere zabalduko dute, eta baita datozen egunetan ere: abenduaren 28an, 29an eta urtarrilaren 2an eta 3an irekita egongo da. Izarraitz pilotalekuan jarriko dituzte haurrentzako puzgarriak eta jolasak, eta 16:00etatik 20:00etara bitartean egongo da zabalik. 2 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako jolas parkerako sarrera bi euro ordaindu beharko da.