Rapido de Bouzas taldeak fitxatu du Alex Aizpuru azpeitiar futbolaria

Uztarria.eus | Kirolak | Artikulua
2017-12-26 11:58

Espainiako Bigarren B Mailako taldea da Galiziakoa. Aizpuru han ariko da denboraldia bukatu bitartean. Beasainekin aritu da denboraldia hasi zenetik, eta Espainiako Hirugarren Mailako IV. multzoko pitxitxia izan da.

Alex Aizpuru 'Kaxe'. (Julene Frantzesena)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Denboraldi erdia Beasainen egin ostean, Rapido de Bouzas Galiziako taldeak fitxatu du Alex Aizpuru Kaxe (Azpeitia, 1994) futbolaria. Vigoko taldearekin ariko da azpeitiarra denboraldia bukatu bitartean. Aizpuruk Uztarria.eus-i jakinarazi dionez, "oso gustura" dago fitxaketarekin, "jokatzeko aukera eskaini" diolako Galiziako taldeak. Gaur da Galiziara joatekoa, eta gaur bertan aurkeztuko du taldeak azpeitiar jokalaria. Lehen entrenamendu saioa ere gaur egingo du Rapido de Bouzasekin.

Orain arte Espainiako Hirugarren Mailan jokatu du Kaxek, baina orain urrats bat egin du, eta Espainiako Bigarren B Mailan ariko da Rapido de Bouzasekin. Azpeitiarrak denboraldi erdi bikaina egin du Beasainekin; izan ere, Espainiako Hirugarren Mailako IV. multzoko pitxitxia izan da Kaxe.

Duela bi aste elkarrizketa egin zion Urola Kostako Hitzak azpeitiarrari.

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea | 2017-12-26 : 21:31

Zorionak Alex Lagun Onak fútbol taldea osatzen dugun guztion partez.
Ez ahaztuta inoiz Garmendeko lagunekin,
LAGUN ONAK FÚTBOL TALDEA

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa