Uztarriak bazkideen batzarra egingo du ostegunean

Uztarria.eus 2017ko abe. 26a, 11:35

Sindikatu Zaharrean izango da, 19:00etan hasita. 2017ko balantzea, 2018rako aurrekontua eta etorkizunerako erronkak izango dira hizpide batzarrean.

Uztarria Komunikazio Taldeak etzi, hilak 28, osteguna, egingo du urteroko bazkideen batzar nagusia. Sindikatu Zaharrean izango da, 19:00etan hasita.

2017ko balantzea, 2018rako aurrekontua eta aurrera begirako hobekuntza eta berrikuntza proposamenak izango dira hizpide batzarrean.

Hona hemen bileran landuko den gai-zerrenda:

1.- 2017ko ekintzen balantzea

         - Uztarria Komunikazio Taldearen 2017ko laburpena

                            - Uztarria herri aldizkaria

                            - www.uztarria.eus

                            - Irudhitzen lehiaketa

         - Eregi: Euskara eta Komunikazio Zerbitzu enpresa

2.- 2017ko balantze ekonomikoa eta 2018rako aurrekontua

3.- Etorkizuneko erronkak

         - Hobekuntza eta berrikuntza proposamenak

         - Eregirekin eta eskualdeko hedabideekin lankidetzarako prozesua

4.- Galdera-erantzunak

Uztarriaren bazkide guztiak zaudete gonbidatuta.