Rocka, umeen gozagarri

Uztarria.eus 2017ko abe. 23a, 19:11

Rockin bizi: AC/DC kontzertuaz gozatu ahal izan dute gaur, zapatua, arratsaldean hainbat haurrek eta haien gurasoen Sanagustin kulturgunean. Izan ere, gaztetxoei rock musika gerturatzeko eta ezagutarazteko prestatutako familia kontzertu didaktikoa izan da kulturgunean, Nerea Aliasek gidatuta. AC/DC taldea gai hartuta eskaini dute saioa, eta taldearen nondik norakoez eta haien doinuez gozatu ahal izan dute bertaratu diren lagunek.