XV. Laburbira film laburren zirkuituan sartu dute 'Z U L O' lana

Uztarria.eus 2017ko abe. 23a, 16:24
Olaizola eta GaztaƱaga.

Amancay Gaztañaga zestoarrak eta Erika Olaizola azpeitiarrak zuzendutako lana da 'Z U L O'. Lana Azpeitian aurkeztuko dute datorren ostiralean, abenduaren 29an. Zinebin eta Lekeitioko Euskal Zine Bileran sari bana jaso du film laburrak.

Euskaltzaleen Topaguneak aukeratu ditu jada Laburbira zirkuituaren XV. edizioan emango dituzte filmak. Abenduaren 19an egin zuen epaimahaiak aukeraketa, eta hautatu dituzten zortzi lanen artean da Amancay Gaztañagak eta Erika Olaizolak zuzendutako Z U L O film laburra. Lan horrez gain, Ilunpetan, Night Shift, Higadurak, Ejecutor, Tazan, Areka eta Kreba ere hartuta dituzte zirkuiturako.

Z U L O film laburra abenduaren 29an aurkeztuko dute haren egileek Soreasu antzokian. Emanaldiaren ostean solasaldia izango da bi zuzendariekin. Dagoeneko hainbat sari jaso dute filmaren egileek, hala nola Euskal Zuzendaririk Onenaren Saria jaso zuen Bilboko 59. Zinebi Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldian eta Lekeitioko Euskal Zine Bileran amateur mailako film labur onenaren saria.

Laburbira otsailak 28tik martxoaren 28ra egingo dute, eta egun horietan hainbat emanaldi izango da Euskal Herriko txoko desberdinetan.