Ikasberri Ikastolako eta Itsasiko zozketek badituzte zenbaki saridunak

Uztarria.eus 2017ko abe. 23a, 10:28

Ikasberri Ikastolako zozketaren zenbaki sariduna 7553 da. Itsasi euskal kultur taldearen zozketarena, berriz, 1717. Zenbaki horiek dituzten boletoen jabeak agertuko ez balira, ordezkoek jaso ahal izango dituzte sariak.

Azpeitiko Ikastola Ikasberriko DBH 2 eta 4 mailetako ikasleek Santo Tomas egunez egin zuten otarrearen zozketa, eta 7553 da zenbaki sariduna. Irabazleak Ikastolako kideekin jarri beharko dute harremanetan saria jasotzeko. Ordezko zenbakia, berriz, 2415 da.

Itsasi euskal kultur taldeak ere zozketa egin zuen Santo Tomas egunez, eta 1717 da zozketa horren zenbaki sariduna. Ordezko zenbakia, berriz, 4195 da.