Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak 2018ko lizentziak ateratzeko deia egin du

Uztarria.eus 2017ko abe. 22a, 14:24

2018rako txirrindularitzako lizentziak ateratzeko edo berritzeko epea zabaldu du Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak. Horretarako aukera urtarrilaren 20ra bitartekoa dela zehaztu du.

Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak 2018 urterako lizentziak ateratzeko edo berritzeko deia egin du. Zikloturistentzako zein txirrindu lehiaketetan aritzen direnentzako lizentzien kostua 127 eurokoa izango da. Horiek eskatzeko epea, berriz, urtarrilaren 20a bitartekoa izango da. Lizentziak honako tokietan eskatu daitezke: Aitzaki Kirolak, Erreka Bike eta Ciclos Beni.