Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldea kantuan, estreinekoz, santotomasetan

Uztarria.eus 2017ko abe. 22a, 11:20

Atzo, santotomasetan, festa egun handia izan zen herrian. Goiz partean, bandak eta hainbat taldek musika doinuz girotu zituzten herriko kaleak, eta, lehenengo aldiz, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldea ibili zen giroa alaitzen. Gustura ibili ziren batetik bestera kantuan, taldeak berak egindako bideoan ikusi daitekeenez.