Txapelen omenezko bertso saiorako sarrera gehiago jarri dituzte salgai

Uztarria.eus | Kultura | Artikulua
2017-12-20 12:01

Erniarraitzek Azpeitiko Sanagustin kulturgunean eta Orkatz kultur elkartean eta Azkoitiko Zurt tabernan jarri ditu txartelak, eta jakinarazi du Zestoako Koiote tabernan oraindik badaudela salgai. Sarrerarik geratuz gero, lehiatilan erosi ahal izango dira, 21:15ean.

Eusebio Eizmendi Txapelen omenezko bertso saioa egingo dute gaur Soreasun, eta emanaldirako sarrera gehiago jarri ditu eskuragarri Erniarraitz bertsozale elkarteak. Azpeitiko Sanagustin kulturgunean eta Orkatz kultur elkartean eta Azkoitiko Zurt tabernan jarri dituzte txartelak, eta jakinarazi dute Zestoako Koiote tabernan oraindik badaudela salgai, zortzi eurotan. Antolatzaileek gaur arratsaldean jasoko dituzte gune horietatik saldu ez diren txartelak. Hain zuzen, sarrerarik geratuz gero, Soreasuko lehiatilan jarriko dituzte salgai, hamar eurotan, 21:15ean. Aurretiazko sarrera guztiak agortzen badira, berriz, ez dute lehiatila irekiko.

22:00etan hasiko da bertso saioa, eta Maialen Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina eta Eneritz Artetxe bertsolariak izango dira oholtza gainean. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Haritz Etxeberria Ministro arituko da.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa