Ignaziotar Lurraldeak Europako EDEN sarietako bat jaso du

Uztarria.eus | Kultura | Artikulua
2017-12-20 10:43

Urola Erdia, Urola Garaia eta Debagoiena batzen dituen Ignaziotar Lurraldea turismo sustapenerako eta dinamizaziorako proiektuak jasoko du Europako lekuen bikaintasuna saritzen duen EDEN sarietako bat. Hain zuzen ere, Espainiako saria eskuratu du Ignaziotar Lurraldeak.

Kultur turismoa zen aurtengo sarietarako gaia, eta Ignaziotar Lurraldea aukeratu dute bideragarria delako, babes soziala, teknikoa eta polikoa duelako eta lurrean nahiz haren gainean dagoen ondasunetan oinarritutako proposamena delako".

Sari banaketa ekitaldia martxoaren 22an izango da Bruselan, eta 2018ko Fitur azokan jasoko du Ignaziotar Lurraldeak Espainiako Estatuaren errekonozimendua.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa