Diru-laguntza hitzarmena sinatu dute Uztarriak eta Udalak

Uztarria.eus 2017ko abe. 19a, 15:44

Uztarria Komunikazio Taldeak eta Udalak gaur, asteartea, sinatu dute 2017ko diru-laguntzak arautzen dituen hitzarmena. Uztarriaren lantaldeko kazetari Ainitze Agirrezabalak eta Aitor Bereziartua zinegotziak sinatu dute akordioa, eta horri esker, Udalak 31.583,26 euro jasoko ditu Uztarriak. Azken urteotan diru kopuru hori jasotzen du komunikazio taldeak aldizkaria eta webgunea sostengatzeko. Bestelako produktuetarako, berriz, 2.463 euro jasoko ditu komunikazio taldeak.