Azpeitia Cupen sailkapen fasea jokatuko dute abenduaren 23an, 29an eta 30ean

Uztarria.eus | Kirolak | Artikulua
2017-12-19 12:35

Alebin mutilen 42 taldek parte hartuko dute hiru egun horietako txapelketan. Hiru egunetan hainbat partida jokatuko dituzte, eta lau talde sailkatuko dira ekainaren 8an, 9an eta 10ean jokatuko den azken fasera.

Azpeitia Cupen fase bateko irudia.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Azpeitia Cupeko alebin mutilen sailkapen fasea jokatuko dute abenduaren 23an, 29an eta 30ean Garmendipe futbol zelaian. 42 taldek parte hartuko dute, hala nola Zumaiakok, Lagun Onakek, Anaitasunak, Real Unionek, Oriokok eta Antiguokok. Honako lotura honetan ikus daiteke futbol partiden egutegia.

Hiru egunetan hainbat partida jokatuko dituzte, eta lau talde sailkatuko dira ekainaren 8an, 9an eta 10ean jokatuko den azken fasera. Azken fase horretan sartuko dira talde handiak: Bartzelona, Real Madril, Espanyol, Valentzia, Reala, Athletic, Vila-Real, Sevilla, Athletico Madril eta Celta.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa