Gabon eguneko abesbatzen Jaiotzan parte hartu nahi dutenek entsegua egingo dute

Uztarria.eus 2017ko abe. 19a, 12:06
Gabon eguneko abesbatzen Jaiotzan parte hartu nahi dutenek entsegua egingo dute ostiralean.

Usadioari jarraituz, Julian Barrenetxea Abesbatzak eta Parrokiko Abesbatzak Jaiotza aterako dute datorren igandean, 18:30ean. Abesbatzetakoek ez ezik, hainbat herritarrek ere hartuko dute parte egitasmoan, eta abesbatzen Jaiotzan parte hartu nahi dutenek entsegua egingo dute ostiralean, 20:00etan, Udal Musika Bandak Soreasun duen lokalean.

Gabon eguna kantu giroan dator aurten ere, eta usadioari jarraituz, Julian Barrenetxea Abesbatzak eta Parrokiko Abesbatzak Jaiotza aterako dute datorren igandean, 18:30ean. Abesbatzetakoek ez ezik, hainbat herritarrek ere hartuko dute parte egitasmoan, Plaza Txikitik abiatu eta Goiko kaleko plazatxoan amaituko duten ibilbidean zehar gabon kanta ezagunak kantatzen. Hala, Gabon eguneko abesbatzen Jaiotzan parte hartu nahi dutenek entsegua egingo dute ostiralean, 20:00etan, Udal Musika Bandak Soreasun duen lokalean.