Erlo Telebista kalitate hobean ikusteko hainbat aldaketa tekniko egin dute

Uztarria.eus | Komunikabideak | Artikulua
2017-12-19 11:07

Aldaketak tarteko, hainbat gunetan ezingo da kanala ikusi; beraz, berriro sintonizatu beharra dagoela azaldu du Erlo Telebistak. Lehengo frekuentzia berean sintonizatu behar da.

Erlo Telebistak hainbat aldaketa tekniko egin du, “ikus-entzuleek kanala kalitate hobean ikus dezaten”. Aldaketa horiek tarteko, Azpeitiko zenbait gunetan telebista kanal hori berriro sintonizatu beharko dela azaldu du Erlo Telebistak. Tokiko telebistaren kanala berriro ikusi ahal izateko telebista eskuz sintonizatu beharko da lehengo frekuentzia berean, hau da, UHFko 35. kanalean (586 MHZ).

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa