'Z U L O' film laburra aurkeztuko dute hilaren 29an Soreasun

Uztarria.eus 2017ko abe. 19a, 11:10

19:00etan izango da emanaldia, eta amaitutakoan solasaldia egingo dute Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga filmeko zuzendariarekin.

Erika Olaizola azpeitiarrak eta Amancay Gaztañaga zestoarrak idatzi eta zuzendutako
Z U L O film laburra aurkeztuko dute hurrengo ostiralean, hilaren 29an, Soreasu antzokian. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta ondoren solasaldia izango da bi zuzendariekin.

Buruhandi baten eta gizaki baten arteko maitasun istorioa kontatzen du hamahiru minutuko filmak, eta Olaizola da aktoretako bat. Filma estreinatu ostean, hainbat sari jaso du ikus-entzunezko lanak: irailean, Leikeitioko Euskal Zine Bileran amateur mailako film labur onenaren saria lortu zuen; azaroan, berriz, Bilboko 59. Zinebi Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldian Euskal Zuzendaririk Onenaren Saria jaso zuen.

Gipuzkoako Hitzak filmari buruzko erreportajea egin zuen azaroan.