'Kantaurialdea' filma emango dute bihar, Soreasun

Uztarria.eus 2017ko abe. 18a, 20:06

Lanak Kantauriko mendikatean itzulia egiten du askotariko espezieen istorioak ikusleari kontatzeko. 21:00etan hasiko da emanaldia.

Kantaurialdea filma ikusi ahal izango da bihar, asteartea, Soreasu antzokian. Gaztela Leonen, Kantabrian, Asturiasen eta Euskal Herrian filmatutako ikus-entzunezkoa da, eta, lau urtaroak oinarri hartuta, Kantauriko mendikatean itzulia egiten du askotariko espezieen istorioak ikusleari kontatzeko: besteak beste, hartz arrea, otsoa, basakatua, basoilarra, izokinak, landare haragijaleak, armiarmak, tximeletak... agertuko dira. Joaquin Gutierrez Achak zuzendutako lana da, eta Gipuzkoako Foru aldundiko Ingurumen departamentuak euskarara ekarri du. Aurtengo Goya sarietan dokumental onenaren izendapen lortu du lanak. 21:00etan hasiko da emanaldia.