Xabier Olaizolak irabazi du Uztarriaren eta Kulturazen bertso-porra

Uztarria.eus 2017ko abe. 18a, 13:51
Maialen Lujanbio txapelduna, agurreko bertsoa kantatzen. (Bertsozale Elkartea)

Apustugileetako inork ez du finaleko sailkapen zehatza asmatu, eta Xabier Olaizolaren apustua izan da gehien gerturatu dena, eta 204 euro jasoko ditu. Bestalde, Sanagustinen bi lagunentzako afaria eta kultur bonoa zozkatu ditu Uztarriak eta Kulturazek parte hartzaile guztien artean, eta Ihintza Elustondo eta Marcos Viilanueva dira irabazleak, hurrenez hurren.

Xabier Olaizolak irabazi du Uztarria Komunikazio Taldeak eta Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak elkarlanean egin duten bertso-porra, atzo, igandea, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean izandako sailkapenera (Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi eta Unai Agirre) gehien gerturatu den apustua egin ostean. Hori dela-eta, 204 euroko diru-saria jasoko du (apustu guztiekin jasotako diruaren %60). Gainerakoa, %40, Uztarria Komunikazio Taldearentzat izango da.

Apustugileetako inork ez du finaleko sailkapen zehatza asmatu, eta Olaizolaren apustua izan da finaleko sailkapenera gehien gerturatu dena. Honako apustua egin zuen Olaizolak: Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi eta Unai Agirre.

Bestalde, Sanagustinen bi lagunentzako afaria eta kultur bonoa zozkatu dituzte Uztarriak eta Kulturazek parte hartzaile guztien artean. Lehen saria Ihintza Elustondori egokitu zaio eta bigarrena, berriz, Marcos Villanuevari.

Guztira, 34 lagunek hartu dute parte Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaren harira, Uztarriak eta Kulturazek antolatutako bertso-porran.

Uztarria Komunikazio Taldeak eta Kulturazek eskerrak eman nahi dizkie bertso-porran parte hartu duten guztiei.