Inaziotar Bidea sustatzeko elkarlanerako bideak adostu dituzte

Uztarria.eus 2017ko abe. 18a, 12:59

Azpeitia eta Manresa arteko Inaziotar Bideak gurutzatzen dituen herrietako udalek laugarren bilera egin dute Arabako Kanpezu herrian, eta han izan da Azpeitiko Udala. Honen arabera, Azpeitiko, Zumarragako, Oñatiko, Kanpezuko, Guardiako eta Zalduondoko udalek eta Basquetour euskal turismo agentziak elkarlanerako bideak adostu dituzte, "ibilbidea eta herriak sustatu eta ekintzak koordinatzeko helburuarekin". Era berean, erakundeen artean harremanak sendotzeko hitzarmenak egiteaz ere hitz egin dute. Hain zuzen, elkarlana bultzatzearen beharra azpimarratu du Eneko Etxeberria alkateak: "Bereziki eskertu nahi dut bidea pasatzen den eta etapa bukaera diren udalen elkarlana, alderdi politiko diferenteak izateagatik, denak ere proiektu erraldoi hau abian jartzea lortu dutelako. Benetan gure herriei aberastasuna ekarriko dionaren zalantzarik ez dut". Hurrengo bilera Oñatin egingo dute.