Belaetxe paper-dendan ere eros daiteke 'Aberria bihotzean: Azpeitiko EAJren ehun urtetik gorako ibilia' liburua

Uztarria.eus 2017ko abe. 18a, 11:00

Batzokian ere eros daiteke Azpeitiko Batzokiaren ibilbidea ardatz duen argitalpena, hamaboast eurotan.

Azpeitiko EAJk Aberria bihotzean: Azpeitiko EAJren ehun urtetik gorako ibilia liburua aurkeztu zuen hilaren hasieran, eta hasiera batean soilik Batzokian eros bazitekeen ere, aurrerantzean Sanjuandegiko Belaetxe paper-denda ere eskuratu ahal izango da. Jeltzaleek 300 ale atera dituzte, eta 15 eurotan jarri dute salgai. 

500 orrialde inguru dituen argitalpena da Aberria bihotzean: Azpeitiko EAJren ehun urtetik gorako ibilia liburua, eta alderdi jeltzaleak herrian izan duen 110 urteko ibilbidea jaso du Pello Elorzak.