Festa giro polita nagusitu da Iraurgi ikastetxeko Gabon jaialdian

Uztarria.eus 2017ko abe. 16a, 20:13

Dantzak, jauziek eta musikak hartu dute gaur arratsaldean Izarraitz pilotalekua. Iraurgi ikastetxekoek Gabon jaialdia egin dute bertan, 17:00etan hasita, eta festa giro polita nagusitu da. Leporaino bete da pilotalekua. Horrez gain, jaialdiaren aurretik eta ondoren Iraurgiko batukada ibili da Alde Zaharreko kaleak alaitzen.