Maite Iriartek eta Iker Buenok jaso dituzte kirolari onenen sariak

Uztarria.eus 2017ko abe. 16a, 16:23

Maite Iriarte eta Iker Bueno. Horiek izan dira aurtengo kirolariri onenak, gaur eguerdian egin duten Kirol Sarien ekitaldian Koldo Aldalur aurkezleak jakinarazi duenez. Lau eta erdiko Emakume Master Cup txapelketaren Lehen Mailako txapeldunordea izan da Iriarte, eta Iraugi Saskibaloi Taldeko Sammic taldea Urrezko LEB mailara igotzea lortu duen entrenatzailea da Bueno. Epaimahaiak hala erabakita, horiek izan dira emakume eta gizon kirolariri onenak aurten. Horrez gain, kirol boluntarioaren saria ere banatu dute, eta Juan Jose Arakistain Pinok eskuratu du hori, “Iraurgi SB taldean nahiz herriko beste hainbat arlotan urte luzez egin duen lanagatik”.

Ezohiko aipamen bat ere egin dute gaurko ekitaldian. Kirol Egokituko Espainiako Federazioak deituta, joan den abenduaren 4an Portugalen izan zen Iker Aizpuru igerilaria, eta lehiakideen artean gazteena izan arren, bi aldiz igo da podiumera. Hain zuzen ere, zilarrezko domina lortu du 50 metro bizkarrezko proban, eta 50 metro tximeletan, brontzezkoa. Horregatik, Azpeitiko Udalak omendu egin nahi izan du kirolaria.

Sari nagusiez gain, beste hainbat sari ere banatu dituzte, kirolez kirol. Honako hauek izan dira aipamena jaso dutenak:

Emakumezkoetan:

-Naroa Muñoz (Xeye atletismo taldea)

-Ana Ugarte (Iraurgi Saskibaloi Taldea)

-Eneritz Landa (Loretoki gimnastika kluba)

-Jone Goenaga (Izarraitz igeri elkartea)

-Nerea Odriozola (Lagun Artea eskuderia)

-Lagun Onakeko kadete nesken taldea

-Ainhoa Larrañaga (Karate elkartea)

-Zubizarreta-Etxeberria familia (Lagun Onak mendi bazkuna)

-Iraitz Arrizabalaga (Ikasberri kirol elkartea)

-Krux Guridi (Atletismoa)

Gizonezkoetan:

-Aitor Zubillaga (Xeye atletismo taldea)

-Iñaki Aiertza (Lagun Artea eskuderia)

-Unai Alberdi (Ilunpe pilota elkartea)

-Iñaki Etxeberria (Izarraitz igeri elkartea)

-Lagun Onakeko jubenil nazional taldea

-Agustin Garcia (Garmendipe bolo taldea)

-Pablo Lechuga (Azpeitiko karate taldea)

-Mikel Orbea (Lagun Onak txirrindulari elkartea)

-Unai Urbizu (Ikasberri futbol taldea)

-Aitor Elustondo (Xaputarrak xake kluba)

-Ulises Ortega (Kimura judo kluba)

-Jonathan Terron (Jiu-Jitsu)

-Unai Beristain (Enduro)

-Azpeitiko Kricket Taldea

Kirol Boluntarioa

-Mikel Izurieta eta Zuzendaritza Batzordea (Lagun Onak futbol taldea)

-Juan Carlos Fernandez (Xaputarrak xake taldea)

-Maixa Zabaleta (Kimura judo kluba)

-Roman Azkue (Ikasberri kirol elkartea)

Bat baino gehiago ezin izan dira sari bila etorri gaurkoan, eta haien senitartekoren batek jaso dute saria kasu horietan.