Lizasotarrak puntuka

Uztarria.eus 2017ko abe. 16a, 11:17

Xebastian Lizasok jantziko dio txapela bihar Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren irabazleari. "Ohore" hori izaterik espero ez bazuen ere, "gustura" dago bertsolaria. Bertsotarako sena duen familia da Lizasotarrena: aita Joxe Lizasoren bidea hartu zuen gaztetan Xebastianek, eta haren bidea segitzen du egun seme Beñatek. Finalaren atarian, parez pare jarri dira aita-semeak, Xebastian eta Beñat; batek galdetu eta besteak erantzun, puntuka aritu dira. Biharko finalaz, bertsolaritzaz, eta Joxe Lizaso zenaz aritu dira, besteak beste. Uztarriak, Urola Kostako Hitzak eta Kulturazek elkarlanean egindako bideoa da honakoa.