Iraurgi ikastetxeak Gabonetako jaialdia egingo du bihar

Uztarria.eus 2017ko abe. 15a, 12:26
Iazko Gabon jaialdiko irudi bat. (Argazkia: Iraurgi ikastetxea)

Izarraitz pilotalekuan izango dira ekitaldiak, 17:00etan hasita. Jaialdiaren aurretik eta ondoren Iraurgiko batukada ibiliko da Alde Zaharrean.

Gabonetako jaialdia egingo dute bihar Iraurgi ikastetxekoek, Izarraitz pilotalekuan. 17:00etan hasiko dira umeen eta gaztetxoen ekitaldiak. Horrez gain, jaialdiaren aurretik eta ondoren Iraurgiko batukada ibiliko da Alde Zaharreko kaleak alaitzen.