Hainbat zine emanaldi izango dira zapatutik asteazkenera bitartean

Uztarria.eus 2017ko abe. 14a, 10:36

Zapatutik datorren asteazkenera bitartean hainbat zine emanaldi izango da Soreasu antzokian. Izan ere, asteburuko zine emanaldiez gain, Udaleko Gizarte Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako emanaldi berezi bat eta Paradisu Zinema zineklubaren saio bat izango dira.

Larunbatean, igandean eta astelehenean La gran enfermedad del amor eta Hurrak eta lapurrak 2 filmak eskainiko dituzte. Asteartean, berriz, Kantaurialdea emango dute, eta zineklub emanaldien barruan La belle saison ikusi ahal izango da asteazkenean.

Hona hemen, datozen egunetako zinema egitaraua:

Abenduak 16, zapatua

22:00. La gran enfermedad del amor.

Abenduak 17, igandea

16:30. Hurrak eta lapurrak.
19:30. La gran enfermedad del amor.

Abenduak 18, astelehena (Ikusleen eguna)

21:00. La gran enfermedad del amor.

Abenduak 19, asteartea (Azpeitiko Udaleko Gizarte Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta)

21:00. Kantaurialdea.

Abenduak 20, asteazkena (Paradisu Zinema zinekluba)

21:00. La belle saison.