Mari Karmen Arregik eta Inazio Arangurenek sari bana eskuratu dute Santa Lutzi ferian

Uztarria.eus 2017ko abe. 14a, 10:21
Atzoko Santa Lutzi feriako irudi bat. (Goierriko Hitza)

Atzo izan zen feria Urretxun eta Zumarragan. Urtero legez, dozenaka sari banatu zituzten ekoizleei zuzendutako hainbat lehiaketatan, eta bi Azpeitira ekarri dituzte. Behorren lehiaketa irabazi zuen Mari Karmen Arregik, eta Inazio Arangurenek mendi behor rustiko lote onenaren saria jaso zuen.

Egun handia izan zen atzo Urretxun eta Zumarragan; izan ere, Santa Lutzi feriarekin festa giroan murgildu ziren bi herri horietako bizilagunak eta bertaratutakoak. Urtero bezala, hainbat sari banatu dute, hala nola barazkienak eta frutenak nahiz animalienak. Dozenaka sari banatu zituzten atzokoan, eta horietako bi Azpeitira ekarri dituzte.

Behorren lehiaketa irabazi zuen Mari Karmen Arregik, eta Inazio Arangurenek mendi behor rustiko lote onenaren saria jaso zuen.

Santa Lutzi feriko argazkiak Goierriko Hitzaren webgunean ikus daitezke.