Bertan behera gelditu da jostailuen inguruan gaur ematekoak ziren hitzaldia

Uztarria.eus 2017ko abe. 13a, 13:14

Gazte Informazio Bulegoak antolatuta, Olgeta jolaserako baliabide zerbitzuko Itsaso Pagoagak Nola aukeratu jostailu egokia hitzaldia eskaini behar zuen gaur Gaztelekuan.

Olgeta jolaserako baliabide zerbitzuko Itsaso Pagoaga Nola aukeratu jostailu egokia hitzaldia ematekoa zen gaur, Gabonetarako jostailu egokia nola aukeratu eta horiei zer erabilera eman azaltzeko. 15:10etik 16:45era bitartean Gaztelekuan zen solasean aritzekoa, baina gaixo dago hizlaria, eta bertan behera gelditu da saioa.