Gaur jarriko dituzte salgai Txapelen omenezko bertso saiorako sarrerak

Uztarria.eus 2017ko abe. 12a, 17:30

Abenduaren 20an, asteazkena, izango da Eusebio Eizmendi 'Txapel'-en omenezko bertso jaialdia aurten, Soreasu antzokian. Zestoan eta Azkoitian dagoeneko eros daitezke sarrerak. Egunean bertan ere eskuragarri izango dira txartelak, leihatilan.

Urteko sasoi honetan urtero egin bezala, Eusebio Eizmendi Txapelen omenezko bertso saioa antolatu du Erniarraitz bertsozale elkarteak abenduaren 20rako, eta gaur jarriko dituzte sarrerak salgai Azpeitian. Sanagustin kulturgunean eta Orkatz tabernan egongo dira txartelak eskuragarri, 8 eurotan. Egunean bertan ere jarriko dituzte sarrerak salgai Soreasuko leihatilan, 10 eurotan.

Soreasu antzokian izango da saioa, 22:00etan hasita. Aurtengoan, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina eta Eneritz Artetxe bertsolariak igoko dira Soreasuko oholtzara. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Haritz Etxeberria Ministro arituko da.