Datorren urterako aurrekontuak izango dituzte hizpide gaurko udalbatzarrean

Uztarria.eus 2017ko abe. 12a, 10:15

Gaur, asteartea, 19:00etan hasita egingo dute abenduko udalbatzarra. Besteak beste, 2018rako aurrekontu proposamena izango dute hizpide, eta, horrez gain, Azpeitia eta Urrestilla arteko bidegorriaren proiektu teknikoaz, Plan Estrategikoaz eta bestelako tramitazioez ere hitz egingo dute.

Honako hau da gaurko udalbatzarreko gai zerrenda:

1.- 2017ko urriaren 3an eta azaroaren 7an egindako bilkuren aktak onartzea.

2.- 2018. ekitaldirako aurrekontua onartzea.

3.- Udalaren lanpostu zerrenda onartzea.

4.- Udalaren Plan Estrategikoa onartzea.

5.- Azpeitia eta Urrestilla arteko bidegorria eraikitzeko behar diren egintzak onartzea; lankidetza hitzarmena, proiektu teknikoa, eta proiektuarekin afektatuak izango direnen zerrenda.

6.- Azpeitiko herrian enplegua sustatzeko helburua duen Industria eta Berrikuntzarekin lotutako formazio programa onartzea.

7.- Loiolako Inazio etorbidea 63-65-67 zenbakietako eraikuntza lanen ez-ohiko konpontze lanengatik hobariak aitortzea.

8.- 2017ko martxoan eta apirilean emandako ebazpenen berri ematea.

9.- 2017ko Udalaren aurrekontuan 8. kreditu aldaketaren berri ematea.

10.- 2017ko Euskararen Nazioarteko Egunerako adierazpena onartzea.

11.- Iñaki Errazkin Azpeitiko alkatea ohiari babes adierazpena.