Maite Etxezarretak irabazi du Durangoko XV. Joseba Jaka lasterketa

Uztarria.eus 2017ko abe. 10a, 21:01

23 minutu eta 3 segundo behar izan ditu Etxezarretak sei kilometroko proba egiteko. Emakumeetan bigarren izan da Maider Korta azpeitiarra, eta hark 25 minutu eta 11 segundotan bukatu du lasterketa.

Gaur jokatu dute Durangon (Bizkaia) Joseba Jaka herri laskerketaren XV. edizioa, eta Maite Etxezarreta korrikalari azpeitiarra nagusitu da nesketan. Hain zuzen ere, 23 minutu eta 3 segundo behar izan ditu azpeitiarrak sei kilometroko ibilbidea osatzeko, eta sailkapen orokorrean, 16. postuan helmugaratu da.

Haren ostean, proba 25 minutu eta 11 segundotan eginda, sailkatu da Maider Korta azpeitiarra. Bigarren izan da Korta eta sailkapen orokorrean 39.a. Etxezarretak eta biek saria jaso dute proba bukatzean.