Ane Juradoren kontzertua izango da bihar, Uranga jatetxean

Uztarria.eus 2017ko abe. 8a, 20:19

22:30ean hasiko da saioa, eta doan izango da sarrera.

Ane Jurado musikari azpeitiarrak kontzertua emango du bihar, larunbata, Azpeitiko Uranga jatetxean. 22:30ean hasiko da saioa, eta doan izango da sarrera. Umetatik gustatzen zaio musika Juradori, eta gitarra eta ahotsa uztartuz, bakarlarien bertsioak jotzen ditu: Tracy Chapman, Bon Iver, John Mayer eta Russian Red musikarienak, besteak beste. Lotura honetan ikus daiteke Uztarriak musikariari egindako elkarrizketaren bideo aurrerapena.