'Zer herritartasun motaz ari gara?' hitzaldia izango da asteartean, Loiolako Santutegian

Uztarria.eus 2017ko abe. 8a, 18:55

Loiolako Santutegiko Loiola Zentroak antolatu du solasaldia, herritartasun eskola egitasmoaren barruan. 19:00etan hasiko da saioa, eta gaztelaniaz izango da.

Zer herritartasun motaz ari gara? hitzaldia izango da abenduaren 12an, asteartea, Loiolako Santutegian, herritartasun eskola egitasmoan prestatu duten egitarauaren barruan. 19:00etan hasiko da saioa, eta sarrera doakoa izango da. Loiolako Santutegiko Loiola Zentroak antolatu du solasaldia, eta gaztelaniaz izango da. Liburutegiko atetik sartu beharko da hitzaldia emango duten gunera. Antolatzaileen arabera, herritar prestakuntzan edo konpromisoan sakondu nahi dutenei zuzenduta daude solasaldiak, gizarte edo Eliza arloan inplikatuta dauden pertsonei.