Haurrentzako Gabonetako eskulan tailerra egingo dute Ekoetxean

Uztarria.eus 2017ko abe. 8a, 13:01

Abenduaren 17an izango da saioa, eta 4 eta 10 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Abenduaren 14a baino lehen eman behar da izena.

 

4 eta 10 urte bitarteko umeei zuzenduta, Gabonetako eskulan tailerra antolatu du Ekoetxea Azpeitiak –lehen Ingurugiro Etxea museoa zenak–. Abenduaren 17an, igandea, 10:00etatik 13:00etara egingo dute tailerra, eta doakoa izango da sarrera. Interesatuek abenduaren 14a baino lehen eman beharko dute izena, 943-81 24 48  telefonoan.