Irudhitzen lehiaketa

Bihar bukatuko da II. Irudhitzen lehiaketara testuak aurkezteko epea

Uztarria.eus 2017ko abe. 7a, 18:03

Pertsona bakoitzak, gehienez, bost testu aurkez ditzake. Epaimahaiak hamabi testu aukeratuko ditu 2018ko egutegirako, eta horietatik bat nabarmenduko dute. Idatzi horren egileak 150 euroko saria eskuratuko du.

Uztarria Komunikazio Taldeak, Azpeitiko Kultur Mahaiarekin eta Azpeitiko Argazki Elkartearekin elkarlanean antolatutako II. Irudhitzen lehiaketara testuak aurkezteko epea agortzear da. Bihar, abenduak 8, izango dute idatziak bidaltzeko azken eguna lehiaketan parte hartu nahi dutenek.

Lehiaketaren argazkien atala erabakita ireki zen, azaroaren erdian, testuen lehiaketaren atala, aukeratutako hamabi argazkiei hitzak jartzeko (ikusi estekan oinarri guztiak). Pertsona bakoitzak, gehienez, bost testu aurkez ditzake. Epaimahaiak hamabi testu aukeratuko ditu 2018ko egutegirako, eta horietatik bat nabarmenduko dute. Idatzi horren egileak 150 euroko saria eskuratuko du.

Lehiaketarako testuak lehiaketakuztarria@gmail.com helbidera bidali behar dira. Epaimahaiek aukeratutako argazkiekin eta testuekin 2018ko egutegia kaleratuko du Uztarria Komunikazio Taldeak.