Konstituzio Egunaren aurka mobilizatu da hainbat ikasle

Uztarria.eus | Hezkuntza | Argazkia
2017-12-06 17:50

Euskal Herriko eta Espainiako leku batzuetan jai eguna da gaurkoa, Espainiako Konstituzio Eguna. "Jai egun inposatua" dela iritzita, Herri Eskolak antolatu dituzte Gaztetxeak eta Azpeitiko Ikasle Abertzaleakek gaurko. Goizean, hitzaldi-tailer formatuko solasaldia egin dute Gaztetxean, 11:00etan hasita. Ikasleek herriko ikastetxeetako arazoak eta hezkuntza sistema izan dituzte hizpide. Hasteko, hezkuntzaz hausnartu dute, eta ondoren, elkarren esperientziak elkarbanatu dituzte.

Arratsaldean, berriz, Ikasle Abertzaleakek deituta elkarretaratzea egin dute plazan, Zuen konstituzioa ikasleon aurkako zapalkuntza lelopean. Ernaik eta herriko hainbat gaztek bat egin du mobilizazioarekin.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa