Reggae Gaua izango da zapatuan Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus 2017ko abe. 7a, 10:12

Reggae Gauaren hirugarren edizioa izango da larunbatekoa, eta 23:00etatik aurrera, oholtzan izango dira Sons of Nansa, Shanti Yalah eta Patxi&Willy Roots Brothers taldeak.

Zapatu gauean reggaeak hartuko du Sanagustin kulturgunea; izan ere, hirugarren Reggae Gaua izango da 23:00etatik aurrera. Sons of Nansa, Shanti Yalah eta Patxi&Willy Roots Brothers taldeek kontzertu bana eskainiko dute.

Dagoeneko eros daitezke sarrerak Kulturazen webgunean, 10 euroren trukean. Egunean bertan Sanagustin kulturgunean eskuratu ahal izango dira, 12 euro ordainduta.