Azpeitiarrek martxan dituzten kooperazio proiektuen gaineko erakusketa zabaldu dute Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus 2017ko abe. 6a, 12:47

Azpeitiarrek hainbat koperazio proiektu dituzte martxan gaur egun Nikaraguan, Mexikon, Salvadorren, Saharan, Ruandan eta Swazilandian, eta proiektu horien gaineko erakusketa zabaldu zuten atzo Sanagustin kulturgunean. Azpeitiko Udalak diruz laguntzen ditu proiektu horiek, eta erakundeak azaldu duenez, aurrekontuen %0,7 bideratzen du koperazio proiektuetara. Gainera, kooperante gazteentzako diru laguntzak martxan dituela eta horiek indartu nahi dituela esan du udalak.

Herritarren lekukotzekin osatutako bideoa eman zuten aurrena, eta ondoren zabaldu zuten datozen egunetan ere ikusgai izango den erakusketa.