Mendeko pertsonen zaintzarako ikastaroa antolatu du Udalak

Uztarria.eus 2017ko abe. 6a, 12:02

Ikastaroa urtarrilaren 8tik ekainaren 30era bitartean izango da, eta saioak presentzialak izango dira. Saio teorikoak eta praktikaldia egingo dituzte parte hartzaileek. Matrikula 40 euro ordaindu beharko dute azpeitiarrek; gainerakoek, 50 euro.

Mendeko pertsonei gizarte erakundeetan gizarte eta osasun arreta ematea ikastaroa antolatu du Udalak beste urte batez. Hain zuzen ere, erakundeak azaldu du aurten Lanbidek ez duela diruz lagunduko ikastaroa, eta udalak berak antolatu duela ikastaroa aurreko urteetako edizioek izan duten "arrakasta" tarteko.

Ikastaroa urtarrilaren 8tik ekainaren 30era bitartean izango da, eta saioak presentzialak izango dira. Urtarrilaren 8tik maiatzaren 30era saio teorikoak egingo dituzte, astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 19:00etara. Maiatzaren 30etik ekainaren bukaerara bitartean, berriz, praktikaldia egingo dute parte hartzaileek. Bi arloak gaindituta, profesionaltasun ziurtagiria jasoko dute ikastaroa egiten dutenek.

Matrikula 40 euro ordaindu beharko dute azpeitiarrek, eta 50 euro Azpeitian erroldatugabeek. Gainera, Azpeitian erroldatuta dauden pertsonek formazio beka jasotzeko aukera izango dute.

Ikastarorako Azpeitiko Udalaren webgunean eman daiteke.